XI. Nazioarteko Brigada

XI. Nazioarteko Brigada
Motamixed brigade (en) Itzuli
Sorrera1031UTCThu, 22 Oct 1936 :00:00 +000010amOstegunaOsteguna0010k
Sorrera lekuaLa Roda
Deuseztatzea1938ko azaroa
HerrialdeaEspainiako Bigarren Errepublika
Unitate nagusiaNazioarteko Brigadak
Mendeko unitateakGaribaldi Battalion (en) Itzuli
Gerrak eta guduak
Espainiako Gerra Zibila
Brigaden boluntarioak Guadalajaran desfilatzen.

XI. Nazioarteko Brigada —baita ere Thälmann edo Thaelmann Brigada gisa ezagututa— Nazioarteko Brigadenenetariko bat izan zen. Boluntario horiek Espainiako Bigarren Errepublikaren defentsan faxismoaren aurka aritu ziren Espainiako Gerra Zibilan. Izena Ernst Thälmann Alemaniako Alderdi Komunistaren burua izan zen liderraren omenez jarri zitzaion. Brigadaren boluntario gehienak alemanak eta austriarrak izan ziren. Brigada hau gerraren gudu garrantzitsuetan egon zen baina, zalantzarik gabe, ospetsuenak Madrilgo Hiri Unibertsitarioaren defentsan eta Guadalajaran, 1937an. 1938ko irailaren 22an Juan Negrín agintari kanpotarrak kentzeko agindua eman zuen eta brigada berrantolatu zen, Brigada Mista Espainiarra gisa. Hala ere, haren soldaduen artean, gerra bukatu arte, atzerritar asko gelditu ziren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy